
Nire maskota perikito bat da. Ortzi deitzen da eta oso majua da.
17 zentimetro neurtzen ditu eta argazkikoa bezalakoa da.
Asko gustatzen zaio kaiolatik ateratzea eta hortik hegan egin.
1. 30 metroko pilotaleku laburra:
Pilotalekua, frontisak, ezkerreko paretak, erreboteak eta kantxak (lurzorua) osatzen dute.
Pilotalekuaren luzera 30 metrokoa da.
Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:
-Frontenisa
-Gomazko Paleta
2. 36 metroko pilotaleku laburra:
Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da. Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:
-Eskupilota (banaka zein binaka)
-Pala motza
-Paleta eta larruzko pilota
3. 54 metroko pilotaleku luzea edo Jaï Alaï:
Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da.
Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:
- Zesta-Punta
- Erremontea
- Pala luzea
4. Trinketea:
Lau paretako pilotalekua. Ondoko ezaugarriak ditu:
28,50 metroko luzera.
Ezkerreko paretan zehar, frontisa eta errebotearen artean, inklinatutako
teilatu bat dago.
Teilatuaren azpian sare bat dago.
Frontisa eta eskuineko pareta inklinatutako plano baten bidez elkartzen dira.
Trinketean jokatzen diren espezialitateak honakoak dira:
-Eskupilota
-Gomazko Paleta
-Larruzko Paleta
-Xare