domingo, 20 de abril de 2008

Zer egingo zenuten 10.000.000 euro tokatuko balitzaizue????


Nik karibeko uharte txiki batean etxe bat egingo nuke. Etxean jacuzzi bat, 50"ko plasma telebista bat eta play station 3a jarriko nuke. Garajea oso handia izango zen eta hor Ferrari Enzo bat, lamborghini murcielagoLP640 bat eta yamaha V-max berria sartuko nituzke. Garajean ere tailer bat jarriko nuke konpontzeko, tuneatzeko, piezak aldatzeko... Etxearen ondoan bi palmeraren artean etzaulki bat jarriko nuke eta ondoan taberna bat. Luxuzko abioneta bat erosiko nuke nahi dudanean eta nahi dudan lekura joateko. Nire aiton-amonei etxe handi eta berri batzuk erosiko nizkien eta nire ama eta aitari Santurdejoko errota erosiko nien. Gero ume pobrei janaria , ura, etxeak, eskolak eta hospitalak lortuko nizkien. Eta zuek zer egingo zenuketen 10.000.000 eurorekin?

No hay comentarios: