jueves, 10 de enero de 2008

Samuel Sanchezek 2010era arte luzatu du kontratua Euskaltelekin


Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak 2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak.

2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Urteotan, besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren bukatu zuen.

Aurten Frantziako Tourra izango du helburu. "Bete-betean prestatuko naiz horra begira", esan du Sanchezek gaur. Beijingo Olinpiar Jokoei ere garrantzia emango die -abuztuan izango dira-.

No hay comentarios: